Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Atzerritartasun tramiteei buruzko saio informatiboa

Asteazkena, 2023ko Azaroaren 08a

Ibarrako Udalak, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta aniztasun sailarekin batera, atzerritartasun izapideei buruzko hitzaldi informatiboa antolatu du, azaroak 16erako, Ibarrako kultur etxean, 18:00tan.

Eusko Jaurlaritzako Aholku Sareko abokatu batek bideratuko du saioa.  

Atzerritartasun paperen tramiteari buruzko hitzaldi praktikoa izango da (lan munduan errotzea, gizartean errotzea, familia berrelkartzea, ikasketengatik egonaldia egitea, atzerritarrak kontratatzea, baimenak berritzea eta abar).

Saio hauek jatorri anitzeko pertsonei zuzenduta daude, baita atzerritar pertsonekin loturak (familiakoak, lanekoak, etab.) dituzten pertsonei bideratuta zein nazionalei atzerritartasunari buruzko informazioa eskainiz.

Izen ematea  646 057 080 zenbakira deituz edo idatziz.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb