Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Gazteen lan aukerak areagotzeko 9 gazte kontratatuko ditu Tolosako Udalak

Astelehena, 2023ko Urriaren 09a

  • Tolosan bizi diren gazte euskaldunek izango dute lehentasuna.
  • Interesdunek eta baldintzak betetzen dituztenek, urriaren 24a baino lehen izapidetu behar dute eskabidea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bidez: www.lanbide.euskadi.eus

Tolosako Udalak eskualdeko 9 gazte kontratatuko ditu onura publikoko edo interes sozialeko zereginetarako. Helburua da gazteentzako lan aukerak areagotzea, langabezian daudenentzako aukerak sortzea eta Tolosako laneratze-tasa handitzea, beti ere ekoizpen-sistemaren, enpresen eta langileen premiei erantzunez. Hori horrela, lehentasuna izango dute herrian bizi diren gazteek. 

Toki erakundeek gazteak kontratatzeko 2023ko laguntzen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 programaren baitan Tolosako Udalak jasotako dirulaguntzaren biatan kokatzen dira bederatzi kontratu hauek.  Guztiak lanaldi osokoak izango dira, urtebeteko eperako.

Bete beharreko baldintzak

Lanpostuetarako eskaera egin ahal izateko, honakoak dira bete beharreko baldintzak:

  • Tolosaldean bizitzea.
  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
  • 3.HE euskara-eskakizuna edo baliokidea izatea, profil teknikoen kasuan, 4.HE.
  • Enplegu-eskatzaile izatea, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar den lanpostuari dagokion hezkuntza-maila izatea.
  • Gazte Bermerako Sistemaren Fitxategian inskribatuta egotea eta, kontratazioari eta ekintzailetzari laguntzeko jarduketa baterako hautatua izateko, onuradun izatea 18/2014 Legean xedatutakoaren arabera.

Eskaera nola egin

Interesdunek eta baldintzak betetzen dituztenek, urriaren 24a baino lehen izapidetu behar dute eskabidea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bidez: www.lanbide.euskadi.eus.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb