Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Asteklima, Klima eta Energia astean Tolosaldean

Asteazkena, 2023ko Irailaren 20a

Europa osoan irailaren 16tik 22ra Klima eta Energiaren Astea ospatzen da Eusko Jaurlaritzak sustatuta. Ekimen honek, herritarrak beharrezko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea du helburu. Tolosaldean zenbait udalek bat egiten dugu aste honekin horretarako hainbat jarduera antolatuz.

 

ALTZO

EKIMENA: Trafiko seinaleen ezagutza

LEKUA: Altzoko herrian

DATA : mugikortasun astean zehar goizez

AZALPENA: Eskola inguruan eta herrian zehar dauden seinaleak aztertu eta identifikatu, bide batez, hauek adierazten digutena eta hauen garrantzia segurtasunez herritik mugitzeko ezagutuko dute. 

EKIMENA: Denok elkarrekin eskolara

DATA : irailak 18tik 22rako astean

LEKUA: altzoko erdigunean. 

AZALPENA: mugikortasun jasangarria habiapuntu izanda, goizeko 8:40etan plazatik abiatuko gara eskolaruntz parte hartzera animatzen diren guztiekin (irakasle, guraso eta ikasleek), bizikleta, patinete edota oinez, gure Ingurumena

EKIMENA: bizikleta tailerra

LEKUA: Altzoko eskolako aterpean

DATA : irailak 25, arratsaldean

AZALPENA: Bizikleten inguruko mekanika tailerra, Gurpilgunearen eskutik. 


Hortaz gain, herrian hilabete honetan, Altzoko hezeguneen inguruko kudeaketa eta dibulgazio ekintzak burutuko ditugu. Zehazki, bi dibulgazio ekintza aurreikusten dira altzoko bionaiztasuna ezagutzeko: lehenengoa ostiral honetan, irailaren 15ean, Iñaki Romeroren eskutik (Aranzadi elkartearekin burututako ekintzak, agenda 2030 barruan kokatutakoak), Altzoko Imaz Bertsolaria eskolako ikasleekin mendi irteera/tailer bat egingo da (goizeko 9:00etatik 13:00etara), inguruko espezie eta habitatak aztertzeko helburuarekin. Bigarrengo ekintza, herritar orori begira egingo da, irailaren 24an, igandea, goizean zehar. 

 

AMEZKETA

EKIMENA: bizikleta tailerra

LEKUA: ikastetxean

DATA : irailak 29

AZALPENA: Bizikleten inguruko mekanika tailerra, Gurpilgunearen eskutik. 

 

ASTEASU

EKIMENA: bizikleta tailerra

LEKUA: ikastetxean

DATA : irailak 29

AZALPENA: Bizikleten inguruko mekanika tailerra, Gurpilgunearen eskutik.

 

BERASTEGI

EKIMENA: bizikleta tailerra

LEKUA: ikastetxean

DATA : irailak 22, goizean

AZALPENA: Bizikleten inguruko mekanika tailerra, Gurpilgunearen eskutik. 

 

IRURA

EKIMENA: Lurrari bira egitea ahaztu zitzaionekoa

DATA : Irailaren 27an, arratsaldeko 18.00etan

LEKUA: Irurako haur-eskola

AZALPENA: Ipuin-kontalariaren emanaldia 3-9 urteko haurrentzat. Klima aldaketak eragiten dituen arazoen inguruko ipuina. (45 min inguru)

EKIMENA: Ipar poloa salbatzera goaz!

DATA : Irailaren 27an goizeko 10.00etan

LEKUA: San Miguel Plaza

AZALPENA: Klima-aldaketaren ezagutzan sakontzeko jolas kooperatiboa Irurako ikastolako haurrekin.

 

IBARRA

EKIMENA: Bizibira

DATA : Irailaren 22an, 16:45-18:30

LEKUA: Ibarrako plazatik hasita, Tolosa zeharkatu eta Zumardiandian amaituko du

AZALPENA: Ibarrako eta Tolosako ikastetxeak lotuko dituen bizikleta bira egingo da azken urteotako ohiturari jarraiki, Intujai taldeak dinamizatuta, ikastetxeetara joateko eredu jasangarriagoak daudela frogatzeko asmoz. Ondoren, Bizikleta akrobazioak, zirko eta ponpa tailerrak eta merienda. Tolosa eta Ibarrako udalek antolatuta.

 

TOLOSA

EKIMENA: Bigarren eskuko Azoka

DATA : Irailaren 23an, 10:00-13:00



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb