Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Albistegia

Gazte Topaguneak zabaldu ditu berriz ere ateak ikasturte berrirako

Ostirala, 2023ko Irailaren 15a

Gazte Topaguneak, irailak 14an, ireki ditu ateak 2023/24 ikasturte berriari hasiera emateko. Ohiko ordutegian egongo da zabalik: ostegunetik igandera, ostegun eta ostiraletan 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 16:30etik 20:30era.

Iraileko jarduerak

Ikasturte berriari hasiera emateko, ostegunean, hilak 14, irekiera eta ongietorri ekitaldi bat antolatu da; ostiralean, hilak 15, eta larunbatean, hilak 16, Topagunean bilera bat egingo da Beldurraren Etxea antolatzeko. Irailaren 21ean gazteek sukaldaritza tailerra izango dute, irailaren 22an eta 23an WIIa pantaila handi batean, irailaren 28an eta 30ean eskumuturrekoen tailerra, eta irailaren 29an kartelak egiteko tailerra.

Jarduerak 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude eta parte hartzeko instagrameko @topaguneatolosa kontuan izena eman beharko da aldez aurretik.



Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb