• Home
  • Ohar Legala
  • Web Mapa

Ezagutu gaitzazu

Zer kurtso aurkitu nahi duzu?




Gehien bisitatutako loturak

Kontaktuan jar zaitez
Kontaktuan jar zaitez
Kontaktuan jar zaitez:
Izena: Gemma Zelaia
Tlf: 615 775 678
E-mail: Helbide elektronikoa
Zein gara? Zer eskaintzen dizugu?

Prestakuntza bila bazabiltza edo prestakuntza mundura sartu nahi baduzu, nahiz prestakuntza aldatu nahi baduzu, Tolosaldean Ikastn doako zerbitzuan honako hau aurkituko duzu:

  • Aholkularitza eta banakako jarraipena: Zure ezaugarrietara hobekien egokitzen den prestakuntza aholkatuko dizugu eta ibilbide osoan zehar zure ondoan egongo gara, zure ikaskuntza aukerak eta gaitasunak areagotzeko.

  • Formakuntzarako zure Plan Pertsonala: Zure formakuntza-profila, interesak, beharrak eta helburuak zehaztuko ditugu elkarrizketa pertsonalaren bitartez.

  • Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntzaren filosofiaren ildotik lantzen ditugun formakuntza jardueretan parte hartzeko aukera.

  • Tolosaldeko prestakuntza eskaintzaren informazio osoa norabide batean: www.ikastn.com
    • Prestakuntza eskaintza osoaren informazio zabala.
    • Prestakuntza erakunde eta elkarteei buruzko informazio zabala.
    • Bizitza osoan Zeharreko ikaskuntzarekin lotutako albiste eta loturak: eduki anitzekoak.
    • Ikastaroen informazioa zure mugikorrean jasotzeko aukera.
    • Prestakuntzarekin lotutako boletin elektronikoa jasotzeko aukera.

Orain errazagoa da prestatzea. Prestakuntzarako eta horrekin lotutako zerbitzuetarako leihatila bakarra duzu.

Laburbilduz, zure prestakuntzarako beharrezkoa zaizun guztia eskaintzen dizugu, zure ikaskuntza aukerak bideratuko ditugu eta hobekien datorkizun prestakuntzan bideratu eta aholkatuko zaitugu.

Zer nolako arreta aurkitu duzu?

Arreta pertsonalizatua, zuzena eta kalitateko arreta eskaintzen dizugu, formakuntza aurkitzeko dituzun aukerak hobetzeko helburuarekin.

Zure ikaskuntza proiektua eraikitzen lagunduko dizugu, zurekin batera lantzen dugu, zurekin hitz eginez, formakuntza plan integrala eta pertsonalizatua eskainiz.

Ikastea zure bizitzako parte denez… ibilbide osoan zehar ondoan izango gaituzu.

BOZI (Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza) © 2006 | Design by: Hamaika Web
Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Tolosaldea Institutua  Eusko Jaurlaritza   Europar Batasuna