

Zein gara?
Tolosaldeko Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntzako (BOZI) Bitartekotza Zerbitzua gara, Tolosaldean Ikastn hain zuzen. Ikuspegi berri baten alde egiten dugu, non prestakuntza, lana eta aisialdia bizitzako etapa guztietan elkarrekin dauden.
Hezkuntzari eta prestakuntzari beste ikuspuntu bat eman nahi diogu, pertsonaren garapenean aurrera egiteko, eta horretarako bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren aldeko apustu sendoa egiten dugu.
Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak diruz-lagundutako zerbitzua gara, doakoa eta hiritar guztientzako eskuragarri dago. EAEko eskualde ezberdinetan bitartekotza sarea aurki dezakezu: www.hiru.com/ikasgida.
Guzti honekin, pertsonen gizarteratzea, aukera berdintasuna, gizartea ulertzeko modu desberdinetara gerturatzea eta bizi kalitatearen hobekuntza erraztu nahi du Tolosaldean Ikastn-ek.
