Giza Eskubideak genero perspektibarekin ihardunaldiak Tolosako eta Ibarrako bigarren hezkuntzako ikastetxeekin elkarlanean gauzatzen ari garen egitasmo bat da. Ondoren aurkezten dizkizugu ihardunaldi honetako partaideak:
Egitasmoaren helburuak: ikasgela giroan gizarte gaiak lantzea; indarkeria, giza eskubideak, etabar. Horretarako baliabide eta material didaktiko ezberdinak erabiliko dira (laburmetraiak, testuliburuak, debateak...).
2009-2010 ikasturtean zehar, ihardunaldi hauek ikastetxe bakoitzean eskainiko dira eta data bereziak aprobetxatu nahi dira abian jartzeko; azaroak 25 (genero indarkeriaren aurkako eguna), martxoak 8 (emakumearen eguna), etabar.
| Entitatea: | Tolosako Udala. Berdintasun Saila. |
|---|---|
| Hasiera data: | 2009-09-11 |
| Bukaera data: | 2010-06-23 |
| Iraupena: | Urtekoa |
| Ordutegia: | Ordubeteko saioak edo bilerak |
| Helburuak: | Gazteak giza eskubideen inguruan kontzientzia/sentsibilizatzea eta elkarbizitzarako balioak barneratzea |
| Hartzaile kopurua: | Tolosa eta Ibarrako ikastetxeak |
Tolosaldean Ikastn Bitartekotza Zerbitzuak eskualdeko prestakuntza entitateei laguntzen die euren biztanlego/kolektiboei egokitutako prestakuntza programak diseinatzen, planifikatzen eta gauzatzen.
Ikastn-ek eskualdeko prestakuntza entitateekin batera lan egiten du, entitate ororen prestakuntza kudeaketa beharrei erantzuna emanez.



