Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Diru laguntza

Euskara ikasten ari direnentzako dirulaguntzak

Ostirala, 2010ko Ekainaren 18a

Ibarrako Udalak euskara ikasten ari diren ibartarrei dirulaguntzak emateko epea zabaldu du. Dirulaguntzaren zenbatekoa matrikularen %40 emango da.

Informazioa goian aipatzen den loturan duzu, euskarazko dirulaguntzen atalean. Bertan honako inprimakiak bete behar dira: eskaera orria, nortasun agiriaren fotokopia eta euskaltegiak emandako ziurtagiriarekin osatu, eta azkenik, Udaletxeko euskara zerbitzuan aurkeztu beharko da.


Baldintzak:

Bete beharreko nahitaezko baldintzak:

  • 2009/10 ikasturtean euskara ikasten aritzea.
  • Ibarran erroldan izena emanda izatea gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin.
  • Ikastaroa amaitu beharra dago, gutxieneko %85eko asistentzia bermatuz.
  • Irakasle/euskaltegiaren azken txostena aurkeztu behar da, ikaslearen errendimenduari buruzkoa .
Gaia: Hizkuntzak
Oharra: Ibarrako Udala
Lotura: http://www.ibarrakoudala.net


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'