Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Bozi jarduera

Zeramika erakusketa: Zigor Garcia

Arte garaikidearen bila naturaren bidetik Artista askok arte garaikidearen hizkuntzan murgiltzen direnean barruan dituzten kezkak eta hausnarketak transmititzeko tresna egoki bat aurkitzen badute ere, tresna honek hainbat arrisku izaten ditu bere gain, nagusiena izanik ikuslearen sentsibilitatetik urruntzea, banantzea eta ondorioz honentzako artelanak arrotzak eta ulertezinak izatea, eta ondorioz, artista garaikidearekin adierazpenak bakarrizketan bihurtzea. Azken finean, azken bi mende hauetan arte garaikideak izan duen ibilbidea eta ikusle orokorrorarena ez dira bide beretik abiatu, eta bi bideak bat egiteko egin beharko zen lan guztia bai artisten ikuspuntutik baita gizartearen aldetik ere, bereziki hezkuntzaren esparruan, tamalez ez dira burutu.

Egun, arte garaikidearen testuingurua deskribatutako hau izanik, bitxia gertatzen da eta harridura ere sortzen du Zigor García Etxarri artista plastikoak artearen esparruan egin duen ibilbide propioa.

Bere lehenengo urteetan behin Arte Ederretako lizentziatura lortu ondoren bere lanak figuratiboak baziren erehizkuntza artistikaren ikuspuntutik errazak ulertzeko ikuslearen aldetik, azken urtetan beste artelan mota sorta bat garatzen hasi da aurreko hizkuntzetatik urrunduz eta arte garaikidearen hizkuntza berri  eta ausartetan murgilduz. Bere lehennengo lanak ulertzeko errazak baziren ere, artistaren ustetan artelan hauek era berean ikuslearen parte hartzea galarazten zuten, hau da, norabide bakarrko komunikazioa planteatzen zuten soilik artistatik ikuslearengana abiatuz baina saihestuz artelana eta iksulegoaren artean sortu beharko litzatekeena.

Egoera hau konpontzeko asmotan azken urtetan Zigor García Etxarri arte garaikidearen hizkuntzetan murgildu da Zeramika Arte eta Funtzioa Masterra burutuz Leioako Arte Ederren fakultatean. Zeramika garaikidearen estrategiak aztertu ondoren, hauetako batzuk eskuratu, barneratu eta landu ditu orain lehen aldiz erakusten dituen bere arte lan sorta berrian. Erronka berri hau gauzatzeko artista Pasaitarrak euskarri baten beharra zuen eta hau naturan aurkitu du, zehazki Jaizkibeleko mendian. Kostako bidetik abiatuz bertan aurkitu ditu bere inspirazio iturri nagusiak, alde batetik berak barnean zituen hainbat kezka eta hausnarketa azaleratzeko, baina bestetik, aukera eskeiniz ikusleari berak bere artelan hauen bitartez bere gogoetak egin ditzan, hau da, komunikazioa sortuz artista, artelana eta ikuslearen arean norabide desberdinetan.

Erakusketa honetarako, buztinaren bitartez Zigor Garcia Etxarrik zeramikazko bost multzo eskultoriko eta bi marrazki serie aurkezte dizkigu: "Ibilbideak2, "Gaztarrotz", "Turruy", "Erentzin" eta "Gran Canto" Jaizkibel mendiko itsas muturretara egindako ibilbide artistikoen emaitzak dira. Abiapuntu honetatik sortu dituen artelanak hainbat hizkuntza garaikide desberdinak jorratzen dituzte. Aretlan hauetan ikuslegoak ez du bakarrik ikusiko artistari Jaizkibeleko paisaiak erakarri diona. Erakusketako artelan ugari edukiontzi gisa aurkezten dira, hauetan, paisaiaren memoria eta artistaren bizipenak gordetzen badira ere, ez daude guztiz beteta. Ikusleak tartea eta unea izango du ere ontzi hauek bere oroitzapen eta esperientzia desberdinez betetzeko, eta hori egitea lortyzen badugu, orduan bai denok jardungo garela, artista bezala ikusleak, benetako arte garaikidea lantzen.

 

ARANBURU JAUREGIA-TOLOSA

Ikustorduak: 17:30-20:30, igande, astelehen eta jaiegunetan izan ezik.



Hasiera data: 2019-05-03
Bukaera data: 2019-06-08
Iraupena: 3 ordu
Ordutegia: 17:30-20:30
Helburuak: artelana ezagutzea
Hartzaile kopurua: .

Argazkiak



Hona hemen Tolosaldean Ikastn-ek antolatu dituen formakuntza jardueren zerrenda. Formakuntza jarduera bakoitzari buruzko informazio zabala eta dagozkien argazkiak aurki ditzakezu.

Formakuntza jarduera hauen helburuak hauexek dira:


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb