Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Bozi jarduera

Berazubin Bueltaka

Tolosaldea Sahararekin elkarteak, beste behin ere bat egin nahi izan du eta 3. BUELTAKA ekimena antolatuko du. Maiatzak 12an Tolosako Berazubi Futbol Zelaiko Atletismo pistan izango da eta kirola eta elkartasuna batu nahi izan ditugu.

Zergatik?: Orain dela 43 urte sahararrei euren lurraldetik bota zietelako, ordutik saharar errefuxiatu kanpamentuetan biziraun direlako. Neguan hotz, udan aguanta ezina den bero, itzalik ez, ur gutxi eta oinarrizko beharrak asetzeko zailtasuna dutelako. Mendebaldeko Saharara, euren sorterrira itzuli behar dutelako eta bitartean gure laguntza behar dutelako.

Zertarako?: Orain dela 33 urte lehen haur sahararra Gipuzkoara iritsi zelako, Oporrak Bakean programaren baitan. Oporrak bakeanek, haur sahararrei uda lasaigo bat pasatzen laguntzen die, ondo elikatzeko aukera ematen die, osasun errebisioen bidez tratamenduan jartzeko aukera ematn die, eta hezkuntzan laguntzen die beste hizkuntza, ohiturak eta kultura ikasiz. Gainera beste errealitate bat ezagutuz, euren lurraldera itzultzeko borrokarako indarrak ematn dizkie. Urtetik urtera haurrak euren etxean harreran hartuko dituen familia kopurua jaisten joan delako eta haurrak taldean harreran izateko beharra sortu delako. Ahalik eta haur gehienek programan parte hartzeko euren bidaia, mantenua eta aisia finantzatu behar direlako.

Nola? 

  1. Maiatzak 12an ahalik eta pertsona gehien Berazubira agertuz eta jai giroan pistan ematn dituzuen buelta bakoitzeko euro 1 dohantzan emanez.
  2. Kilometro ugari egingo dituen korrikalariak animatuz eta korrikalari hauntzat laguntzaileak topatuz (dendak, tabernak, jatetxeak, enpresak, eskola, udaletxeak,...) eta laguntzaile hauek korrikalariek egingo dituzten buelta bakoitzagatik dohantza emanez.
  • Buelta bat (400m) = Euro 1
  • Kilometro 1 =2 buelta eta erdi = 2 euro eta erdi
  • 5 kilometro = 12 buelta = 12 euro eta erdi
  • 10 kilometro = 25 buelta = 25 euro
  • Maratoi erdia (21 kilometro) = 52 buelta eta erdi = 52 euro eta erdi
  • Maratoi osoa (42 kilometro) = 105 buelta = 105 euro
Non sartu dezaket laguntza? Tolosaldea Sahararekin elkarteko kontu korrontean ere egin dezakezu dohantza:
Kutxabank 2095 5081 93 1062503346
 
SAHARAR HAURRAK UDAN ATERPETXEAZ GOZA DEZATEN ZATOZ TOLOSAKO BERAZUBI KIROLDEGIRA!
BUELTA BAT EURO BAT!!!
 



Hasiera data: 2019-05-12
Bukaera data: 2019-05-12
Iraupena: 4 ordu
Ordutegia: 9:30etatik-13:30etara
Helburuak: Sahararrei laguntzea
Hartzaile kopurua: .

Argazkiak



Hona hemen Tolosaldean Ikastn-ek antolatu dituen formakuntza jardueren zerrenda. Formakuntza jarduera bakoitzari buruzko informazio zabala eta dagozkien argazkiak aurki ditzakezu.

Formakuntza jarduera hauen helburuak hauexek dira:


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb