Web orrian nola nabigatu?

Atal honetan laguntza aurkitu daiteke.

Erabiltzaileen gunea

Bertan, ikastaroak sartu, datuak aldatu,...egin daitezke:



Ikastaroa

Ekonomia zirkularreko UEUko ikastaroa

Ekonomia zirkularreko UEUko ikastaroa Lehiberrin.

Udako Euskal Unibertsiatarearen programaren baitan, Tolosaldea Garatzenek eta Nafarroako Unibertsitateak elkarlanean antolatu dute ikastaroa.

Tolosaldea Garatzenek, Tolosaldean ekonomia zirkularraren sustapen estrategiaren baitan, Nafarroako Unibertsiatearekin batera, Udako EuskalUnibertsitatearen formakuntza programaren barruan "Ekonomia zirkularren oinarriak eta tokiko esperientziak" ikastaroa antolatu du, ekonomia zirkularrazer den eta praktikoki nola aplikatu daitekeen erakusteko helburuarekin. Ekainaren 18tik 20 arte izango da, LEHIBERRI Zentroan eta euskaraz egingo da.

Etengabeko hazkundea eta ekonomia linealean oinarritutako gaur egungo kontsumo-modeloak sortzen dituen hondakinen kudeaketa gizartearen funtsezko kezketako bat bilakatu da. Horrela, berandu baino lehen ekonomia eredua aldatu beharra dago arazo horiek gainditzen lagunduko duen ekonomia zirkularra "biratuz".

Ekonomia zirkularrean erabilitako materialak bota ordez berreskuratu egiten dira berriz ere ekonomian "sartuz" natur baliabideetara jo gabe. Horrek zer suposatzen duen azaldu nahi du ikastaro honek.

Egitaraua:

Ekainak 18, asteartea

9:30-11:30 Ekonomia zirkularraren oinarriak. Inazioa Irigoien Iriarte (NUP, UEU)

11:30-13:30 Ekonomia zirlularra tolosalden? Joseba Sanchez Arizmendiarrieta (Ingurumen aholkularia Luar Ingurumena)

Ekainak 19, asteazkena

9:00-14:00 Bisitak Nafarroan: Nafarroako Traperos de Emaus eta Jauregia enpresa.

Ekainak 20, osteguna

9:00-14:00 Bisitak Gipuzkoan: Arregi eta Ecorrec.

Informazioa gehiago eta izena emateko: www.ueu.eus


Baldintzak: .
Hizkuntza: EUSKARA
Hartzaileak: Interesa duten pertsona guztiak
Modalitatea: Presentziala zentroan
Ordutegia eta egunak: Ekainak 18, 19 eta 20; 9:30-11:30; 11:30-13:30; 9:00-14:00
Herria: TOLOSA
Iraupena: 3 egun
Ziurtagiri edo titulua:
Hasiera Data: 2019-06-18
Bukaera Data: 2019-06-20
Prezioa: .
Diruz-laguntzen du(t)en entitatea(k): Tolosaldea Garatzen eta Nafarroako Unibertsitatea
Gaia: Enpresa sustapena
Izenemate bukaera: .

Zentro antolatzailea: Tolosaldea Garatzen (Ekintzailetasun saila)
Harremanetako pertsona: Jon Zubeldia
Informazio gehiago: 943654501
Zentroaren posta-e: zubeldia@tolosaldea.eus


Kategoriak


Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
Design by Shareweb