

Helburu estrategikoakEtengabeko ikaskuntzaren dimentsio hirukoitzari- berrikuntza, gizarteratzea eta hiritar aktiboak- erantzungo dioten helburu estrategikoak zehaztu ditugu:
1.Eskualdeko prestakuntza eskaintzaren kudeaketa eta informazioaren eguneraketa
Tolosaldeko eskualdean dagoen prestakuntza eskaintzari buruzko informazioa eskuratu, datuak gaurkotu eta herritarrei hurbildu
Informazio guztia gaurkotzeko aukerak:
- Bitartekoak/arduradunak
- Informazio eskatzaileak
- Prestakuntza erakunde eta elkarteak
Gainerako eragile sozio-ekonomikoekin sarean lan bateratua sustatuz, eguneroko bizitzarako baliagarri diren prestakuntza programak garatzea.
Gakoak: garapenerako lankidetza eta talde lana eskualdeko prestakuntza hornitzaileekin.

Geure tresna garrantzitsuenak ikasketa-ibilbidea pertsonalizatzen laguntzeko. Prozesu osoan zehar, aholkularitza, informazio eta bideratze zerbitzua presente egongo dira. Horretarako, bitarteko bat dago arlo honetaz arduratuko dena: zure beharrak asetzen saiatuko den pertsona alegia. Interesatu guztiei jarraipena egingo zaie, aldiro dei eginez beraien egungo egoera eta emandako zerbitzuari buruz galdetuz.
Pertsona guztiei, eta lehentasunez, aukera gutxien dutenei, informazioa, bitartekotza, orientazioa eta tutoretza jasotzeko aukera ziurtatzea. Pertsona hauen egoera hurbiletik bizi eta irtenbide eta proposamen egokiak bideratu, talde hauei lagundu ahal izateko.
