
Zer aurkitu dezakezu web orrian?
Web orri honen bidez, garapen pertsonalari begira nahiz lan munduratzeari begira, eskualde eta herrialde mailan eskaintzen den formakuntza aukera osoaren informazioa aurkitu daiteke.
Batetik intranet bat da, prestakuntzaren profesionalekin loturiko berrien eta ekitaldien berri izan daitekeelako. Bestetik, informazio ugari izan daiteke eskura. Eta azkenik, balio erantsiko beste zerbitzu batzuk aurkitu daitezke: etengabeko prestakuntza, newstletter, SMS bidezko albisteak, etab.
Hau lortzeko atal desberdinak dituzu eskura web orri honetan:
- Eskualdeko formakuntzaren katalogo bat: Akademiak, elkarteak (mota guztietakoak), ikastetxeak, sindikatuak, gutxiengo giza-taldeekin lan egiten dutenak (Caritas, SOS arrazakeria ...), teknologia berriekin lan egiten dutenekin (KZ guneak ...) ...
- Eskualdeko formakuntza zentroen helbideak, deskribapenak eta kontakturako pertsonak beste zenbait intereseko datuekin batera.
- Eskualdeko formazioaren inguruko azken albisteak.
- Newsletter: Zure korreo elektronikoan azken albisteak jaso ahal izateko harpidetza egiteko aukera.
- Intereseko web orrietako estekak.
- Nahi den kurtsoa aurkitzeko bilatzaile aurreratua, eskualdeko herri desberdinetan zehar.
- Iradokizunetarako postontzia: Biztanlegoak adierazten dituen iritzi, iradokizun eta kontsulta desberdinak jasotzeko web guneko formularioa; Azken finean, arreta zerbitzuaren kalitatea ezagutu eta hobetzeko helburuarekin.
- SMS bidez informazio guztia zure mugikorrean jasotzeko aukera.